miércoles, 21 de junio de 2017

2016-17ko URTEKARIA

Hemen duzue aurtengo urtekaria. Seguruenik, ikasturtean zehar egindako jarduera eta argazki guztiak ez dira hemen ageri; hala ere, garrantzitsuenak hor aurkituko dituzelakoan gaude. GOZATU ETA urteko oroimenekin batera gorde!!!

MIREN, IRATI eta ANDREA IKASLEEI AGURRA

Gela egonkorrean jaitxoa egin zitzaien joan den astean aurten bukatuko dutenei: Miren, Irati eta Andrea. Mahaikada bete pintxo eta beste gutiziak dastatu zituzten han agurra ematera bildu ziren guztiek. Ondo ibili, neskak eta ZORIONTSUAK IZAN!!!

 

 

 



domingo, 18 de junio de 2017

MARRAZKETAKO ZENBAIT LAN

Marrazketako irakasleek aurtengo ikasleei egindako lanak eskatutakoan, pozik eskura jarri dizkigute 2DBHkoek grisalka teknikaren bidez egindakoak. Aukera emango digute gure blogeko irudiak aldatzeko!!



Carmen Romero

HNPkoen irteera

Urtero bezala, talde polita sortzen da HNPn ( Hizkuntza Normalkuntza Proiektua), hainbat ikaslez eta irakasle batzuez osatua. Aurreko urteetan, akaso, hobeto prestatzeko aukera izan zutelako edo, ekintza berezi eta irteera potoloak egin zituzten. Aurten, egutegiaren estuak bete-betean harrapatu dituenez, halako handikerietan sartzeko betarik ez izan arren, majo gozatu dute elkarrekin tortilla parearen aurrean Mendikosolon. Euskara, euskaraz eta euskararekin!!!!


ZUZTARLUZE FINALA

Ekainaren 9an Lonbo aretoan egin zen Zuztarluze lehiaketaren finala. Aurreko sarrera batean esan genuen moduan,  1DBHko ikasle guztiez bete zen aretoa. Oihua, gilistrua, zalaparta, kalapita zen nagusi gela bakoitzeko ikasleek haien gelako finalistak animatzen. Giro ederra sortu zen! 
Azkenean, hiruzpalau ariketen ondoren, garaile atera zitzaizkigun 1Eko Azibar eta leire. ZORIONAK!!!!!!





 
 




LAIDAKO HONDARTZAN KANOETAN

Heziketa Fisikoko mintegiak antolatuta, ekainaren 2an, 5ean eta 6an 2DBHko ikasle guztiak Laidako hondartzara joan ziren kanoetan eta Big paddleetan aritzeko. Lehenengo eta azkeneko egunean eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, astelehenean joatea egokitu zitzaienei egun ederra suertatu zitzaien. Edozelan ere, goiz osoan aritu ziren poz-pozik  geletatik kanpo uretako jardueretan. Ez didazue sinisten? Ondoko argazkiei begiratu eta ondorioak atera.

 

 

 

 

 

 

Edorta Agirre

domingo, 4 de junio de 2017

BATXILER 2.EKOEI AGURRA

Zenbat joan-etorri egin dituzten gure ikasleek sei urteotan! zenbat liburu urratu dituzten!  zenbat motxila apurtu duten! zenbat lagun bidean geratu! zenbateko karga hartu duten lepo gainean! Zerrenda amaigabea izan daiteke. Hala ere, aldaketarik nabarmenena adimenean eman dute: ume sartu ziren ikastetxean, gizon eta emakume bihurtuta aterako dira, prest gizarteak aurrean jarriko dizkien oztopoei aurre egiteko.
Guk, beste urte batez, eta bosgarrena delakoan nago, zoriondu eta omendu nahi izan ditugu Batxiler 2.eneko  ikasleak Lonbo aretoan egin den ekitaldi gozoarekin.

Ondo ibili aurretik duzuen bidaia luze horretan!!! Gaizki esanekoak ez gorde, eta ondo esanekoak kontuan hartu!

ZUZTARLUZE LEHIAKETAREN FINALA, LONBO ARETOAN





Datorren ostiralean, ekainaren 9an, 12:00etatik aurrera izango da Arrigorriaga institutuko Zuztarluze finala Lonbo aretoan. !DBHko ikasle guztiak joango dira.  Finalistek  oholtza gainean azken lehiaketako probak betetzen dituztenean, bikote bat baino ez da garaile geratuko. 

Hemen dituzue lau bikotekideen izen-abizenak. Saiatu zuen taldeko direnen koloreko kamisetak eramaten!!!

Elene Bilbao eta Garazi Andres 1Akoak----URDIN
Irati Leal eta Markel Fernandez 1Bkoak --- GORRI
Deiene Arroyo eta Iraia Suarez  1Dkoak----LARANJA
Izaro Nuñez eta Azibar Elorz     1Ekoak--- BERDE

Ekitaldiaren dinamikaz gehiago jakin nahi izanez gero, segidan duzue zein atalez osatuko den:

-11:45- Aretora sarrera

-12:00- Galaren hasiera
           -Aurkezpen orokorra
           -Bikote parteahartzaileen aurkezpena.
           -Jolasa (1-5 proba, 4 bikoteek)
           -Bikote bi kanporatu / beste bi buruz burukora
           -Finala (6 proba - bi bikoteek)
           -Puntuazio eta sari banaketa
           -Amaiera.

Aurkezlea: Maria Urcelay
Ekoizpen eta Errealizazioan: Alberto De Abajo
Zuzeneko soinua: Ion Arenas, Lonbo aretoa

Datorren astean ekarriko ditugu ekitaldean ateratako argazkiak eta nortzuk geratu diren garaile. Zorte on denontzat!!!!




GELA ITXIKOEN IRTEERAK: ARTZINIEGA ETA ITSAS MUSEOA

Asteartean, maiatzaren 30ean, Artziniegan Museo Etnografikoa bisitatzen egon ginen. Eguraldia ez genuen lagun izan baina eskerrak frontoi ederra dagoen,  eskupilotan...edo aritzeko aukera eman zigun eta!!!





Martxoaren 24an, ordea, Bilbora jaitsita, Itsas Museoa ikusteko parada izan zuten gela itxiko ikasleek. Eta ederto pasatu zutenez, egunaren aztarnatxoa utziko duten argazkiak egitea otu zitzaien




Ainara Aparicio

KERIK GABEKO GELAK

Aurten ere, hirugarren aldiz, DBHko 2. mailako ikasleek parte hartu dute “KERIK GABEKO GELAK” programan.
Programaren helburu nagusia tabakoaren kontsumoa saihestea edo behintzat erretzen  hasteko adina atzeratzea da.
Ikasleekin lantzen diren jardueren artean kamiseta-diseinu lehiaketa dago. Diseinuak tabakismoa nola prebenitu marrazki, hitz edo esaldi baten bidez adierazi behar du
EAE mailako lehiaketa da eta hortik irabazle orokor bat aterako da. Herri mailan ere sarituko da gure ikasleen lana. 

Institutuko sarreran ikusgai daude aurtengo lanik onenak. Ikasle eta irakasleen bozken bitartez aukeratutko da txapelduna eta berak jasoko du Arrigorriagako alkatearen eskutik bertoko saria.



Irabazleak,  ondorengoak:


Bego Kalero