jueves, 17 de marzo de 2016

ZUBIAK EGITEN TEKNOLOGIAN

Aurten ere DBH1. mailako ikasleek, teknologiako egiturak gaiarekin lotuta, zubiak diseinatu eta eraiki dituzte. Zubi hauek birziklaturiko paperez eta kartoiz eginda egon behar zuten, eta gainera, gutxienez 4kg-ko zama jasan behar zuten. Lortu zuten jakin nahi? Bideo ikusi eta ezetz asmatu.



MARTXOAREN 8a INSTITUTUAN



MARTXOAREN 8a, EMAKUME LANGILEAREN EGUNA

Urtero bezala, martxoak 8an, emakumearen langilearen eguna den neurrian patioan  emakumearen sinboloa adierazten duen marrazki bat egiteko ohitura izan dugu azkeneko lauzpabost urteetan. Aurten bertan behera utzi behar izan genuen patioko ekintza euria erruz ari zelako. Horregatik, institutu barruko sarreran hala nahi izan duten ikasleak gustura aritu dira emakume langileen lazo moreen irudia hari eta orratzen bidez adierazten. Nola? begiratu ondoko argazki eta bideoan.

                                  


domingo, 6 de marzo de 2016

Arrigorriaga BHI #JEDI2016 jardunaldietan

Gure institutuak JEDI 2016 (Hezkuntza Digitala) Jardunaldietan parte hartu zuen Marian Calvo, Idoia Rubio, Alex Aginagalde eta Juan Carlos Guerra irakasleen eskutik.

Marian Calvok eta Idoia Rubiok DBHko 3.mailetan Erdi Aroko Literatura lantzeko burutzen ari diren proiektuak aurkeztu zituzten: "Cabalgando con el Cid" eta "La máquina del tiempo", baita "Radio Club de Lectores" irakurketa bultzatzeko proiektua ere. Hitzaldian aurkezpen hau erabili zuten.

Alex-ek institutan zelan baimendu diren telefono mugikorrak eta hauen bidez egindako hainbat proiektu eta jarduera erakutsi zituen, "Por favor, no apaguen sus móviles" aurkezpenaren bidez.

Juan Carlos-ek, bere aldetik, "Google Classroom" tailer bat eskani zien bertaratuei. 
Landutakoa web honetan ikus daiteke.



(Juan Carlos Guerrak  Institutuko web orrialdean argitaratua).

BRETAINIAKO IKASLEAK GURE ARTEAN

Urtero bezala, ikasleen trukea proiektuaren barruan, gaur heldu dira gure institutura Bretainako Lycée Diwan ikastetxeko ikasleak.

Gure ikasle eta irakasle batzuek ohorezko aurreskua eskaini diete ongietorria emateko.



(Arrigorriagabhi orrialdetik harturik)


BIZENTA MOGEL YOLANDA ARRIETAREN ESKUTIK

Otsailaren 29an, 3DBHko ikasleek Yolanda Arrietaren Bizenta Mogeleri buruzko aparteko hitzaldia entzuteko eta ikusteko parada izan zuten. Benetan eskertzekoa Yolandak ekarri ziguna, pertsonaiaren biografia datuak ez ezik, garai hartako (XIX.mendearen hasiera) giroa, kultura, musika eta orduko bizitzaren sentsazioez ere dastatzeko aukera eman zigun. Ikasleek zabaldu behar zituzten 10 kutxetan zegoen misterioa apurka-apurka askatzen joan zen, Yolanda Arrietaren azalpenei esker. 



ZIENTZIA MUSEOAN IKASTEN

Otsailaren 24an 4DBHko ikasleak, hiru irakasleren laguntzaz, Donostian dagoen Zientzia museorako txangoa egin zuten. Han Fisika-kimikako irakasleak hitzartutako hiru hitzalditxoak jaso zituzten neska-mutilek; bat, elektrizitateari buruzkoa; beste bat, kimikari buruz , eta hirugarrena presioari buruzkoa. Eleanitzeko taldeko ikasleei adierazpen horiek guztiak inglesez eman zitzaizkien. 
Goiza benetan laburra egin zitzaigun, hainbeste non konturatu orduko berriz geunden autobusean, etxera bueltan.

Baietz jakin zer gertatuko zaion Iraideri eskua milaka voltiorekin kargatutako perretxiko horren gainean eskua jartzean? Ondo ikusten ez bada ere, buruko ileak laztuko zaizkio...; Ay, Ama! pelukeriara zertarako joan?

Presioaren atalean: Ondotxo ikasi genuen airearen indarra zenbateakoa izan daitekeen, hainbeste non ikusten duzuen metalezko esfera horren bi zatiak gure neska-mutilek alde bietan jarrrita tira eta tira, eta ezer ez, zirkinik ere ez!
Eta kimika alorrean naturan dauden elementuak lotzeko, elkartzeko erabiltzen dituzten bideak ikasi genituen zenbait proben bidez. Kontuak atera! Sukaldatu ere egin genuen!
Berriro ere errepikatzeko moduko txangoa! Zenbat ikas daitekeen ordu pare batzuetan!