domingo, 31 de enero de 2016

GERNIKAKO ARBOLA LURRINETAN




Laudioko enpresa batek Gernikako arbolaren perfumea sortu du. Egileak azaldu duenez, zuhaitzaren hostoak beratuz sortu du haziak izeneko perfumea.
Perfume honen egileak 2013an eratu zuen webgune batean (http://gernikakohaziak.com/esencias) arbolaren hostoak saltzen zituen; hainbat pertsona erosten saiatu arren, batzuen herrialdeetara bidaltzea zaila egin zitzaion egileari, halako gaien kontrako salmentan zenbait tokitako araudi zorrotzak daude eta. Orduan egileari perfume bat egitea bururatu zitzaion, mendi eta ingurumen usainak dituena, etxetik urrun dauden pertsonentzat pentsatuta dagoena, herrimina dutenentzat aproposa.


Lurrinaren izena “Haziak” da eta gaur egun interneten bidez baino ezin da erosi Laster Gernikako, Gazteizeko, Iruneko, Laudioko eta Donostiako dendetan ere erosgai izango dugu.

Prezioak ondorengoak dira:


  • 60ml = 24.00euro
  • 100ml =20.00euro
  • 200ml = 46.00euro

Jon Ander Garcia & Oihane Corpion (Prentsa Tailerra)

TOY STORYK 20 URTE BETE DITU


Denontzat dira ezagunak Toy Story animaziozko film famatuak. Azaroaren 22an 20 urte bete zituen lehenengo filmak, 1995ko azaroaren 22an, nahiz eta Espanian beranduago ikusi genuen. Hiru dira John Lasseterrek egindako filmak; laugarrena 2017an aterako da, oraindik bukatu gabe baitute.
1995 garai hartako hirugarren animazio pelikularik ikusiena izan zen “El Rey Leon” eta “Aladdin”en atzetik. Filma argitaratzean desastrea izango zela pentsatu zuten arren, Oskar bat irabazi zuen (animazio film batek irabazitako lehen oskarra) .Toy Story argitaratu eta 6 egun beranduago, filmaren sortzaileak aberastu egin ziren eta Pixar konpainiak izugarrizko arrakasta lortu zuen
Toy story protagonisten zirriborro ikusgarriak:






Pixar film askotan ageri izan diren pertsonaien hainbat bitxikeria  edo beste film batzuetan erabilitako elementuak izaten dituzte:


Adibidez pilota hau askotan ikusi dezakegu:
luxor jr. film laburra                                  Toy story filma






Edo beste hainbat erreferentzia ere ikus dezakegu, adibidez:


Ea laster gozatzen dugun Pixarren hurrengo film labur edo luzez!!!!

Joao & Arnatz (Prentsa tailerra)

IÑAKI WILLIAMS, ATHLETICEKO JOKALARIA

Athletic-eko jokalaria Iñaki Williams Bilbon jaio zen 1994.urtean. Bere gurasoak Liberiakoak diren arren, Ghanan ezagutu zuten elkar Liberiako guda zibilaren ondorioz. Aurrelaria eta extremoz jokatzen du gehien bat mutikoak.
Club Deportivo Pamplonan hasi zen Athletic-eko Juvenilean eta Baskoniara jokatzen etorri zen arte; urte bete beranduago, Bilbao Athletic-era egin zuen salto. 2014-2015 denboraldian Ernesto Valverdek mutilarekiko interesa erakutsi  eta Bilbao Athleticen nabarmen geratzen zelako edo, lehen taldera pasatu zuten.
Debutean, 2014eko abenduaren 6an,  lehen taldearekin (Athletic Club) Kordobaren kontra San Mames zelaian partida galdu zuten.
2015eko otsailaren 19an Torino kontra jokatu zuten eta lehen jokatzaile beltza bihurtu zen Athletickekin gola sartzen. Urte berean, maiatzaren 9an, abidura punta recorda hautsi zuen 35,71km/h-ko abiadura hartzean. 2015urteko maiatzaren 30ean Athleticek Erregearen kopa galdu zuen Bartzelonaren kontran 3-1 galduz. Williamsek sartu zuen Athletic-en gola. 
Hainbat hilabate beranduago, Athletic.ek eta Bartzelonak berriro jokatu zuten Espainako Superkopa finalean Williamsek bere lehen saria irabazi zuen.
Orain dela gutxi Athletic-ekin berritu zuen 2021. urterarte.


Gabriel & Arkaitz (prentsa tailerra)

AITOR PAREDES IKASLEA SUB16an

Aitor Paredes Casamichanari sub16 Espainiako selekziorako deialdia egin diote eta joan den astean Las Rozas futbol hiriko  entrenamenduetan parte hartzen ibili zen.

    Arrigorriagako institututik zorionak eman nahi dizkizugu. Amets bat bete duzu eta ziur gaude ez dela azkena izango !


                                                                                           
         AUPA, AITOR !!


Publicado a las 27 ene. 2016 17:14 por Manuela Virto (Arrigorriaga institutuko web orriatik hartuta)

GRAFFITIAK IKASTETXEAN

                                           GRAFFITIAK

Trenak, hormak, autobusak, dendak... den-denak ager daitezke goitik behera kolorrez edo zuri-beltzez, irudiz eta letraz beterik; hori bai autoreak argi utziko du artelanaren egilearen ezizena, ezagutzera emateko. 
Garai batean bandalismotzat jo zen mugimendua; gaur egun, asko dira artetzat hartzen duenak. Idazletzat dute beren burua, beharbada, graffitilarien sinadura nonahi irakurri dezakegulako. 
Euskal Herrian ere gero eta gazte gehiagok hartzen ditu aerosolak hiriko kale eta txokoei kolore pixka bat emateko.

Graffitiaren mugimendua Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen 60ko hamarkadaren amaieran gutxi gora behera. Philadelphian, Pennsylvanian eman ziren lehen urratsak. Eta ez dago jakiterik mugimendu horrek nola egin zuen jauzi New Yorkeko hirira. Hala eta guztiz ere, New York da munduko graffitilari guztien erreferentzia puntua. Bertan, metroa izan zen hasieran idazleak margotzen hasi zirena, gero auzo ezberdinetako graffitilarien arteko lehia ahalbideratuko zuena.
Hainbat graffitero garrantzitsu daude munduan zehar, Blu(Italia),
Os gêmeos (Brasil), Banksy (Reino Unido), Boa Misura (Espainia),Keith Haring (New York), Nunca (Brasil), Sixeart (Bartzelona)...

INSTITUTUKO
GRAFFITIAK
Gurean ere, nahiz eta hormen garbiketa lanak sarri egiten diren, ezin diote horma grixak margotzeari utzi. Insittutuko zenbait ekintzek, Martxoak 8 dela, Euskaren eguna dela, horietan uzten dituzte haien irudien edo letren  bidezko adierazpenak.

Martxoak 8: Urtero emakumeen aldeko graffiti bat egiten da, martxoaren 8an.
Martxoak 8.jpg
 Korrika:Lau urterik behin egiten den jaia da eta 2007an horri buruzko graffitia egin zuten.

IMG_20151102_083849.jpg
Euskararen alde: Euskararen aldeko
graffiti bat ere badugu. Koloreztatuta eta 3 dimentsiotan irudikatuta.

IMG_20151102_084408.jpg

IMG_20151102_084432.jpg
Koloreztatutako hitzak: Gehienetan 3 dimentsiotan marraztuta daude eta kolorestatuta daude, jendeari gehienetan horrelako graffitiak gehiago gustatzen zaizkie koloreztatu gabekoak baino
  
   koloretako hitzak.jpg


Kolore gabeko hitzak: Gehienetan beltzez margotutako hitzak dira, eta izenak edo ezizenak izan ohi dira. Jende askoren ustez graffiti itsusienak edo lan gutxien dutenak dira.

kolore gabeko hitzak.jpg

 

Marrazkiak:Batzuk koloreztatuta daude, beste batzuk  ordea, ez. Batzuk errealiztagoak dira
          
Bandalismoa ala artea diren zeuk erabaki!!!!

Arnatz eta Joao (prentsa tailerra)

lunes, 18 de enero de 2016

2016rako ASMO ONAK

Orain dela gutxi urte berriari hasiera eman diogunez, asmo onez betetik gaude, beti gertatzen den bezala. Aurreko urtean baino hobea izatea espero dugu, eta horregatik, hurrengoa proposatzen dizuegu: Zertan hobetuko gara aurten? Zer asmo on daukagu 2016ari hasiera  ona emateko? Hemen daukagu gai honen inguruko galdera-sorta bat, aukeratu zeuek beteko duzuena.

DiegoNuñez & Ariane Cuevas (Prentsa tailerra)

domingo, 17 de enero de 2016

SANTOMASAK 2015

Santo Tomas jaia Euskal herri eta hirietan egiten den baserritarren jaia eta festa da. Ospetsuenak Donostian izaten dira, baina Bilbon, Lekeition, Zaldibarren… ere ospetsuak izaten dira.
Lehen baserri-feria eguna zen; gaur egun,ostera, euskal baserriaren kultureko jai bihurtu da. Bertan baserriko produktuak erakusteaz gain, salgai daude kalean jarritako salmenta-postuetan.

Jatorria XIX.mendekoa da. Baserritar askok bizi ziren haien baserrietako errenta ordaindu behar zioten jabeari. Errenta ordaintzeko eguna San Martin, azaroaren 11, izaten bazen ere, San Tomas eguneraino luzatzen zuten. Eguna aprobetxatuz, euren produktuak (barazkiak, kapoiak, oilaskoak...) salduz, beste batzuk erosi ere egiten zituzten. 

Gure institutuan, Arrigorriagako institutuan, urtero bezala, ospakizun berezia egiten dugu azken urteko klase egunean, aurten abenduaren 23an izan dena.

Bi klase-saioren ondoren, “Santo Tomas”eko ekintzaz beteriko jaialdiari eman zaio hasiera: euskal dantzak, jolasak, xake txapelketa, herri kirolak, musika, pilota eta mus finalak, trofeo banaketa, eta nola ez...,txorizoa eta turroia ere banatu dira!!!



Jone Landa & Oier del Cura (Prentsa tailerra)

KIROL EGUNA INSTITUTUAN 2015

Abenduaren 4an, tutoreek gurasoekin ikasleen  lehengo ebaluazioan izaneko emaitzei buruzko elkarrizketak burutzen zituzten bitartean, ikasleek futbol, saskibaloi eta eskupilota torneoak gauzatu zituzten. Hemen utziko dizkizuegu egun hotz horretan atera genituen argazkiak irudiekin goza dezazuen.



Arnatz Alvarez & Joao Gomes (Prentsa tailerra)