lunes, 27 de abril de 2015

IBAIALDE 2015

Ibaialde kanpaina 2015

Lurraren eta Ingurumenaren Zientzietako ikasleak Nerbioi ibaiaren egoera aztertzera joan ziren astezkenean, apirilaren 22an.




Ondorioztatu zutena da ibaiaren egoera onargarria dela Arrigorriagan. Gainera, ibaiertzeko landaretza anitza dela ere ikusi zuten bertatik bertara, eta landare inbaditzaileen agerpena ez dagoela oso hedatuta. Horrez gain, bazterretako zikinkeria garbitzen ere lagundu zuten.


Eskerrik asko, ikasleok!

ZIENTZIA AZOKA


Ikastetxeko hainbat ikaslek Zientzia Azokan hartu dute parte. Pasa den larunbatean, apirilaren 25ean, Bilboko Plaza Berrian aurkeztu zituzten beren ikerketa-lanak. 





Goizeko 12:00etan hasi, eta iluntzean sariak banatu arte iraun zuen ospakizunak. Euskal Herriko hainbat ikastetxetako ikasleen lanak egon ziren ikusgai, eta esperimentuak egiteko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek.



Egun ederra pasatu zuten gure ikasleek, errepikatzeko modukoa. Orain, irrikitan daude, datorren urteko deialdia noiz iritsiko.





Eskerrik asko parte hartu duten ikasleei eta ea hurrengoan han ikusten dugun elkar. 




Hona argazki gehiago:


jueves, 23 de abril de 2015

AGENDA 21-UDAL FOROA

Kaixo, ikasleok;
Udal Foroaren berri emateko idatzi dizuegu, orain dela gutxi izan da eta (apirilaren 17an). Agenda 21eko hamar eko-ordezkari joan ginen forora; udaletxean izan zen, eta  alkateak hartu gintuen.




Bertan, egindako ikastetxeko eta herriko diagnostikoaren emaitzak azaldu genituen, baita emaitza horiek aztertuz atera ditugun konpromezu eta eskariak ere.

Diagnostikoaren emaitzak ez dira txarrak izan, bai ikastetxean, bai herrian, nahiko ondo kudeatzen ditugulako hondakinak. Badira, hala ere, zenbait zalantza: zer egin kortxoarekin, bonbillekin, apurtutako edalontziekin…


Ikasleok lau konpromiso hartu ditugu:
·        - Etxeetako hondakin organikoa bosgarren edukiontzira bota.
·         -Gure ikaskideei hondakinak ondo bereizten lagundu.
·         -Ahal den neurrian, tresnak eta materialak berrerabili.
·         -Murriztu, berrerabili eta birziklatu lema martxan jarri, bai etxean, bai ikastetxean.



Udalari eskari hauek egin dizkiogu:
·        - Bosgarren edukiontzian bezala, besteetan ere adieraz         dezatela marrazki bidez zer bota     behar dugun.
·         -Hondakinen inguruan sentsibilizazio kanpainak eta               hitzaldiak egin ditzatela.
·         -Herrian zehar, arropa, olioa, pilak eta materia                     organikoa birziklatzeko edukiontzi             gehiago jar         ditzatela.
·         -Txakurren hondakinak biltzeko edukiontzi gehiago               ipini ditzatela.
·         -Birziklapen azoka antola dezatela.



Tira, ea hartutako konpromisoak betetzen ditugun, eta ea aintzat hartzen dituen udalak  gure eskariak.



Hurren arte, lagunok!

miércoles, 22 de abril de 2015

KORRIKA 19.ARRIGORRIAGAN, INSTITUTUAK HARTUTAKO KILOMETROAN


Martxoaren 28an gaueko 12:00etan, gutxi gorabehera, korrika Arrigorriagara heldu zen. Institutuak ibilbidearen kilometro bat erosi zuen eta ikastetxeko ikasle bik  hartu zuten lekukoa, gero hainbat ikasleen artean aldatuko zutena. Kilometro hori Arrigorriagako  gasolindegian hasi zitzaigun. Han zegoen jende saldoa inoiz ikusi gabekoa izan zen. Ugaora, berriz, gaueko 11:00 aldera heldu zen Zeberiotik etorrita Arrigorriagara abiatzeko. 3.mailako Ane Cuestak Zolloko kilometroan lekukoa eraman zuen Zeberiotik zehar.


Josu Gutierrez eta Aitor Sanfrutos ( Prentsa tailerra)

domingo, 12 de abril de 2015

EL ULTIMO TRABAJO DEL SEÑOR LUNA


“El último trabajo del señor Luna” César Mallorquí idazlearen liburua da, abenturazkoa eta oso interesgarria.

César Mallorquí oso idazle famatua da, bere aita José Mallorquí El Coyote-ren sortzailea izan zen. 1953-ko Ekainaren 10-ean jaio zen. Bartzelonan bizi izan ziren baina gero Madrilera joan ziren bizitzera. Han kazetaritza ikasi zuen Computlense unibertsitatean. 1970. urtetik aurrera argitalpen askotan parte hartu du, eta horietatik La Codorniz aldizkarian.



"El último trabajo del señor Luna" liburuak Aurelio izeneko pertsona aberats batez hitz egiten digu, El Señor Luna izeneko hiltzaile bat kontratatzen duenean Flor Huanaco neska hiltzeko, Aureliori 5 milioi dolar kokaina erre zizkiolako.

Malorquiren ospea duten beste liburu batzuk, "La isla de Bowen", "La cruz del dorado" dira hainbesteren artean.

Aurten, 3DBHko ikasle batzuk gaztelaniaz irakurritako liburu horren inguruko book-trailerrak egin dituzte. Hara hona zer nolako abilezia duten gure ikasleek bideo aplikazioekin lan egiteko!! Zorionak, neska-mutilok!!!!
Gabriel Yordanov-3D:

Olatz Gurtubai


3Ako ikasle batzuk


Eneko Duran eta beste 3Ako ikasle batzuk


Jon, Aitor, Joel eta Enekok egindako lana-3D


CARLOS DIEZ IRAKASLEAREKIN HIZKETAN


  • Non jaio zara? Nongoa zara? Ardura ez bazaizu noiz esatea? Otxarkoagan, Bilboko kale batean. 1963. urtean, urte ona. 51 urte dauzkat, beraz.
  • Gaur egun, gaztelaniazko irakaslea zara. Txikitan zure arlorik gustukoena izan zen? Zer izango zinela pentsatzen zenuen? Ez naiz gogoratzen baina uste dut baietz, hura zela gehien gustatzen zitzaidana, zientzia naturalak ere gustatzen zitzaizkidan bezala, matematiketan ere ona nintzen. Txikitan ez nekien zer izango nintzen, Unibertsitatean sartu baino urte bat lehenago ez nekien periodismo edo lengua irakaslea izateko ikasketak egingo nituen. Batxilergoko azkenengo urtean erabakia hartu nuen.
  • Tres tizas izeneko blogean ere parte hartu duzula jakin dugu. Zertan datza blog hori? Zergatik hasi zineten “Tres Tizas” blog-a egiten? Ze helbururekin? Duela sei edo zazpi urte, lagun batzuekin elkartu nintzen eta teknologia berriak erabiliz blog bat egitea erabaki genuen gure arloko ariketak egiteko. Duela urte gutxi ez zegoen teknologia askorik mota horretako ariketak egiteko; Adibidez, elkarrizketa idatzia izan behar izaten zen, gero idazmakinaz pasatu behar zenuen, fotokopiatu… Orain,berriz, programa batekin editatu dezakezue eta listo. Orduan hura zen ibilbidea; gaur egun, ordea, teknologia berriak erabiliz beste aire bat ematen zaie klaseko ariketei. Jendearekin berehalakoan jar daiteke komunikazioan, eta haien komentarioen bidez jakin daiteke jendeari guk publikatu duguna gustatu zaion ala ez.
  • Nola ezagutu zenituen blog horretako beste partaideak: Marcos Cardenato, Gorka Fernández eta Aster Navas? Horietako bi ezagutzen nituen urte berekoak garelako; gainera. elkarrekin egin genuen karrera. Bestea, gazteagoa da. Hasieran ez nuen ezagutzen, baina beste batek eman zidan haren berri. Ni ez nintzen izan blogari hasiera eman zion pertsona. Nik neure blog propioa nuen arren, azkenean elkartu egin ginen laurak batera "Tres tizas" izeneko blogari hasiera emateko. Orduan, oso irakasle gutxi ginen bloga genuenak; haiek ere blog bat zutenez, egun batean deitu zidaten kafe bat hartzeko, eta azkenean guztion lanak beste blog batean elkartzeko geratu ginen. Hura izan zen "Tres tizas" izena eman geniona. https://trestizas.wordpress.com/
  • Gaztelania ematen duen irakaslea izanik, asko gustatuko zaizu irakurtzea, ezta? Esaiguzu zein motatako liburuak dituzu gogokoen, zein idazle eta zergatik. Bai, boladak izaten ditut. Batzuetan fikziozko liburuak irakurtzera emana naiz. Orain barrea eragingo didan liburu baten bila nabil, orain dela asko ez dudalako liburu batekin barre egiten, baina ez dut oraindik aurkitu. Tontakeriak edo karmari buruzkoak eta halakoak baino ez ditut irakurri. Beraz, barrea eragingo didan edo alaituko nauen liburuaren berri baduzue, mesedez esan. Egia esan, boladak izan ditut, bai. Gazteentzako liburu asko ere irakurri ditut, ondoren ikasleei gomendatu dizkiedanak. Azken bolada honetan burutik kentzen ez zaidan bat irakurri dut: "La estrategia del parasito" Cesar Mallorkinena. Ondo egon da, asko gustatu zaie ikasleei.

  • Antzerkiko ikasleak
    Nola bururatu zitzaizun antzerkia ematea? Ze asmorekin? Inoiz eman duzu aukerako hori ala harreman zuzena duzu antzerki munduarekin? Lenguako departamentuan orduak banatzen ari ginenean, irakasleek zeuzkaten bi optatiba niri eskaini zizkidaten "Taller de cuentos" eta "Teatro", azken hori lehenengo aldiz aurten eman dena; beno, egia esan, aspaldi ere ematen zen, baina emateari utzi zitzaion, eta aurten berriro hasi gara. Niri klase hori eman nahi nuen esan zidatenenean, ideia gustatu zitzaidan, orain dela urte batzuk ere beste eskola batean eman dudalako, eta oso interesgarria delako. Arazoa da astean behin baino ez dela ematen eta horrek arazotxoak sortzen dizkie ikasleei, antzerkiak prestaketa handia eskatzen duelako. Bestetik, aukerakoetan ikasle asko pilatzen denez, testu aproposen bila ibili behar da hainbeste jendek parte har dezan. Azkenean, lan dexente egin behar da astean ordutxo batean emateko. Den-dena txarra ez denez, esan behar dut, aurten tutoriarik ez dudala; tutore izatea lan makala ez da eta.
  • Josu Gutierrez eta Patricia Moldes ( Prentsa tailerra)

    "NORA EZ DAKIZUN HORI", IRATI JIMENEZEN LIBURU MAGIKOA

    Irati Jimenez Uriarte Bizkaian jaio zen, Mundakan, 1977. urtean. Euskal idazlea da baina euskal telebistan eta euskal irratian ere aritu da.

    Edorta Jimenez idazlearen alaba da. Kultura eta gizarte gaiak jorratzen zituen Nabarra aldizkariaren azken zuzendaria izan zen. Gaur egun, Consumer Eroski aldizkari eta webgunearen euskara edukien arduraduna izateaz gain, enpresei internetarako aholkularitza eta zerbitzuak ematen lan egiten du. 2006an, Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen Bat, bi, Manchester eleberriarekin. Urtebete geroago akzesita lortu zuen Igartza Sarian bere bigarren eleberriarekin, Nora ez dakizun hori liburuarekin gainera, 2010ean, irakurleek ematen duten Beterriko Liburua Saria eskuratu zuen.
    Martxoaren 4ean Irati Jimenezen bisita izan genuen. Bilera gela bete zuten bigarren batxilergoko ikasleek. Irati Jimenezeri ongi etorria eman ondoren, Interneten eleberri honen inguruko kritikaren batek dioena aipatu genion: “...maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak... Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituena
    Berak ere liburuak bezalaxe sorgindu gintuen, hobe esan banpirotu gintuen. Hainbat kulturatan dauden banpiroen inguruko leiendak eta sinismenak irakurri zizkigun eta nola izan gaitezkeen banpiro ere erakutsi zigun; errealitatea eta ametsa nola uztartu litezkeen ere bai. Bere buruan zegoen mundu magikoa, ipuin mundua eta amodiozko istorioaren arteko lotura ( sinesgaitza akaso), erreala zela sinistarazi zigun, eta noski, kasualitate gertagaitzak ere gerta litezkeela erakutsi zigun.
    Hitzaldi arina eta goxoa, benetan.
    Entzun arretaz nortzuk izan daitezkeen banpiroak jakin gura baduzu,