Azken egunetan hainbat klasetan egindako lanak eskuratu ditugu. Horietako batzuk Atziber Arruabarrena musika irakasleak 1DBH eta 2.DBHko ikasle batzuekin grabatutako saiotxoak dira hemen segidan entzungo dituzuenak.
DBH-4F taldeko ikasleek haien blogari (BEDERATZIEN BLOGA) AGURRA emateko bideo interaktibo bat prestatu dute touchcast eta chroma key aplikazioen bitartez. Tresna horiek gure artean berriak diren arren, eta ikasleek prestatzeko denbora gutxi izan badute ere, borondate onaz lortu dute burutzea. Hona hemen emaitza:
Arazoak badituzue goiko bideo interaktiboarekin, youtuben igo dutena utziko dizuegu hemen.
Zorionak guztioi4 DBHko maila gainditzeagatik eta ikasketetan aurrera egiteagatik.