martes, 17 de abril de 2012

... 3, 2, 1, PREST? HASIKO GARA ETA!

Kaixo, lagunok!

Bazen garaia! Azkenean DBH 1 mailarako ordenagailuak iritsi dira eta gu erabilitzeko eta hamaika gauza sortzeko irrikitan gaude ;). Ordenagailuz ikastea askoz barregarriagoa da eta konturatu gabe pilo bat ikasten dugu. Gu XXI. garren mendeko ikasleak gara,  eta zuk, zein mendetako metodologia erabiltzen duzu ikasteko? :P

Photopeach ikaragarri hau utziko dizuet  egia dela ikus dezazuen. Bolumena igo dezakezu (triangeluaz eskumara mugituz) edo irudiak geldi ditzakezue ( atzera edo aurrerako botoiaz). Zure gustukoa izatea espero dugu.


ESKOLA 2.O on PhotoPeach

Bego Ruano

lunes, 16 de abril de 2012

JOXERRA AIHARTZA ETA SAGUZARRAK



Joxerra Aihartza martxoaren 30ean ikastetxera etorri zitzaigun batxilergoko 1. eta 2. mailako biologia-ikasleei biologiari eta, bereziki, saguzarrei buruzko hitzaldia emateko.  
Biologo aparta, bere abenturak eta ikerketak datu askorekin kontatu zizkigun, emozioz beterik, diapositiba pila eta berba bizia erabiliz.

Ikasleek oso galdera interesgarri eta zuzenak egin zizkiotenez, biologoen bideak nondik nora  joan daitezkeen jakinerazi zigun; eta saguzarren bitxikeria batzuk ere entzun genituen.

Oso gustura egon ginen; horregatik joan zitzaigun denbora hain arin !

Baina…………zergatik etorri zen gure ikastetxera? Jakin nahi duenak galde diezaiola zuzendariari! 



Hemen utziko dizuet orain dela pare bat urte, EITBn ornodunei buruz idatzi zuen liburuaraz egin zioten elkarrizketa:

lunes, 2 de abril de 2012

SAREAN SARIAK HARRAPATZEN

 Argazkia egitera mintegira joan nintzaienean ere lanean harrapatu nituen Matematika Mintegiko kideak.  Hainbat proiektu  dituzte boltsan, buruan, eskuetan gure matematikariek. Nekaezinak dira. Bagenekien teknologia kontuetan paregabeak direla, hainbat sari irabazi baitituzte, esaterako, orain dela urte batzuk  NOTEBOOK (SMART) programaren bitarteko proiektuak aurkezteagatik aspaldi ikastetxean jarrita dugun arbel digitala  lortu zuten. Aurten ere otsaila aldera eman zaie saria, beste ikastetxe batzuekin egindako proiektu batean informatikako iazko ikasleekin nortasun digitala lantzeagatik. Tartean beti gure Juan Carlos Guerra, halako saltsa guztietan erabat buru-belarri dabilena; Alazne Zarate eta Manoli Virto ere ez dira, ez, atzean geratuko teknologia kontuetako gaitasunetan, zer berri agertu, haiek martxan jartzen baitute. Horrela zabaldu dituzte matematikari buruzko hainbat blog, wiki, plataforma, etab. Zorionak denei, ikastetxearen ospea eta izena munduan zehar barreiatzeagatik. Zorionak egiten duten ikaragarrizko lanagatik, gutariko askok jakin ezbadakigu ere zertan dabiltzan.


Hemen utziko dizkizuet dituzten blogetako batzuen estekak. Ez dakit dakizuen baina Juan Carlosen blogak iaz hezkuntzari lotutako beste sari potolo bat eskuratu zuen. Hori mutila hori! Ay! "Etxerako modukoa" nire amak esango lukeen legez:
-Arrigorriaga ikt
-El blog de juancarikt
-Además de números
-zenbakiak
-Pi eguna
-El blog de Manuela
-Matematikaz